“Irakurri liburu bat ileapaindigian zaudenean ere” lelopean, ileapaindegietan gaur egun bizitzen ari diren oztopo baten erantzuna izan nahi du. Osasun egoerak, partekatzen diren elementuak murriztu edo kentzeko neurriak ezarri ditu eta, ondorioz, ileapaindegietan ez dago aldizkariak irakurtzek aukerarik. Gauzak horrela, “Ileapaindegiak & Liburu-dendak” ekimenak, ileapaindegietako bezeroei gabezia honen kontrako aukera bat eskeintzen die irakurketa eta liburu-dendak sustatzen dituen einean.

Bizi Errenteria programara atxikita dauden ileapaindegietako bezeroek euren tiketa erakutsiz gero, Errenteriako lau liburu-dendetan %10eko deskontua izango dute liburu bat erosterako garaian. Liburu denda horiek honakoak dira:

Xenpelar Kulturdenda – Gamon Zumardia, 7

Noski! Liburu-denda – Santxoenea, 14

Rojas Liburu-denda – Olibet poligonoa, 5 Behea

Mirentxu Liburu-denda – Santa Klara kalea, 6

Adi! Kanpaina honen iraupena, irailaren 21etik urriaren 15era bitartean izango da.