Bizimodu, Plastikorik Ez!

Jaione Oyarzabal, Bizimodu, Plastikorik Ez! saltokiko jabea

"Nire denda nire bezeroen esku dago, eta produktuak ia haiek aukeratzen dituzte"

– Bizimodu, Plastikorik Ez!. Bizimodu jakin baterako gonbidapena. Nola sortu zen proiektua?

Proiektu hau 2019an sortu zen, egunetik egunera ikusten dudan aldaketaren beharretik. Konturatzen hasi naiz, inertziaz eta ez kontzientziaz, ingurumenarentzat kaltegarriak diren kontsumo-ohiturak hartu ditugula alderdi askotan.

-Zer aurkitu dezakegu denda honen ateak zeharkatzertakoan? Produktuak nahiko ezberdinak dira beraien artean. Zergatik elkar lotura hori?

Ba egia esan bai, kar kar. Bizidomun denetarik aurkitu dezakezu. Funtsean, biltzen duena hondakinik ez sortzea delako. Orduan, oinezko supermerkatu bihurtu da, era guztietako produktuekin: higieneko gaiak, sukaldea, take away… Eta solteko elikadura asko.

– Zein da bere balio erantsia mota horretako gainerako saltokiekin alderatuta?

Nik arreta handia jartzen dut hondakinik sortzen ez duten produktuetan, edo eguneroko produktuen ordez biodegradagarriak edo konpostagarriak diren beste batzuk erabiltzen saiatzen naiz. Bezeroei produktu horiek beren egunerokoan sartzen laguntzea gustatzen zait.

– Zabalik egon zen konfinamenduan pandemiaren lehen fasean? Nola bizi izan zenuen etapa hori?

Lehenengo fasean ez nuen denda irekita eduki, lehenengo hilabetean itxi egin nuen. Nirea solteko elikadura da, eta hasieran birusaren portaera erabat ezezaguna zenez eta nire saltokian elikadura arriskuan dagoenez, ez nuen ezer eta inor arriskuan jarri nahi. Behin dena ondo pentsatu nuen, eta dena pixka bat baretu zenean, dendaren egitura aldatu eta berriro ireki nuen.

– COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, zailtasunak dituzu eskaini nahi dituzun produktu espezifikoak lortu ahal izateko?

Bai, produktu batzuk ez dira iristen eta ez direla iritsiko jakinarazi digute.

-Zure establezimenduan eskaintzen dituzun produktu-mota horien artean, zeintzuk dira gehien eskatzen direnak?

Lekaleak, arrozak eta fruta deshidratatuak oso ondo saltzen dira. Eta, bestalde, oso pozik nago xanpu solidoekin

– Hain produktu espezifikoak izateak badu abantailarik berritasunagatik/esklusibotasunagatik edo, alderantziz, salmentarako oztopoa izan daiteke?

Bada, ez nuke jakingo zer esan… “Fifty/fifty” kar kar. Badago beti prest dagoen norbait aldaketa probatzeko edo horren alde egiteko, eta, bestetik, sekula harrapatu ezin den publiko bat.

 – Zure ustez, bezeroak eureb kontsumo ohiturak aldatzen ari dira?

Positiboa izatea gustatzen zait, baina errealista ere banaiz… Ez da unerik onena kontsumo-ohiturei buruz hitz egiteko!

– Bezero batek berariaz eskatuta eskaintzen duzun produkturen bat?

Nire produktu asko… Denda lehen egunetik ezagutzen duenak badaki zenbat hazi den. Nire denda bezeroen esku dago, eta ia haiek aukeratzen dituzte produktuak. Asko hitz egiten dut nire bezeroekin eta beraiek nahi duten horretan interes handia daukat. Horrelako harreman komertzialak garrantzi handia duela uste dut.

– Internet eta tokiko merkataritza. Online ez bazaude, ez zara existitzen? Zure ustez, digitalizazioa funtsezkoa da saltoki txikien etorkizunerako?

Arma guztiak gutxi dira 2020an, eta are gehiago COVID-1aren garaian online erosketari eman zaion publizitate-kanpainaren ondoren. Hor bai, uste dut asko galdu dugula eta ez dut inor seinalatu nahi. Ez dut uste digitalizazioa funtsezkoa denik saltoki txikientzat, uste dut Estatuarenbabesa bai dela ezinbestekoa.

– Zure kasuan, online aurkezpena dotorea da. Webgunea eta maiz elikatzen dituzun sare sozialak. Nabari da haien eragina? Hau da, jendea joaten da zure saltokira “Facebooken edo Instagramen ikusi duenarengatik”?

Webgunea berria da, eta ezin da horren bidez erosi; katalogo baten antzekoa da. Udazkenean ustrezko bigarren konfinamendu baten aurrean sortu nuen, nire bezeroei nire produktuak erakusteko. Hasieratik erabiltzen dudan sare soziala Instagram da. Atari izugarria da eta asko laguntzen du.

– Eta gazteak? Hori al da saltoki txikien gainditu gabeko ikasgaia?

Nire kasuan ez, jende gazte asko etortzen da. Pisu hori haien gainean jartzea ez dut ikusten… Batez ere hezita daudelako eta gure adinekoen isla direlako. Nota hobea edo okerragoa dute herritarrek, baina ikasgaiak gainditu dituzte.

– Zer mezu helaraziko zenieke herritarrei, oro har, tokiko kontsumoa egitearen onurei buruz kontzientziatzeko?

Ez dut uste gai ezezaguna denik, ezta tokiko kontsumoaren garrantzia inork ez dakienik ere. Ni ez naiz nor herritarrei ezer esateko, baina ekintza bakoitzak, gutxienekoa izanda ere, erreakzio bat du eta zure etorkizuna gustatzen zaizu edo ez, eta ingurukoena ekintza horien mende dago…

– Gabonak datoz. Zein izango litzateke zuretzat oparirik onena?

Iaz izan nituen lehen gabonak Bizimodurekin… Oroigarri ederra dut eguerdia biltegian eman nuenekoa oparietarako kaxak egiten. Ilusio handia egin zidan hainbeste jendek nigan konfiantza izatea. Aurten Bizimodu ere etxe askotan egotea nahiko nuke.

– Eta zein izango litzateke zure dendan eros daitekeen oparirik onena?

Oparirik onena denda ikustera etortzea da. Ikusten ez duzun arte, ez dakizu bertan zenbat gauza aurkituko dituzun, eta batez ere… Harrituko zaituen guztia! Opariak kutxa pertsonalizatuak izaten dira, horregatik ez dago bat hobea edo okerragoa.

– Derrigorrezko azken galdera. Nola baloratzen duzu Udalak abian jarritako Bizi Errenteria ekimena?

Jendeak tokiko merkataritzan erostea bultzatzen duen edozein ekimen ongi etorria da. Hori bai, nire ustez, eta traba egiteko asmorik gabe leundu egin behar zen! Nik ulertzen dut estatistikak eta horrelakoak erabiltzen dituzuela horrelako kabalak egiteko, baina guztion dirua banatzeko orduan bidezkoagoa izan behar da. Ea adibide batekin azaltzen dudan. 32 urteko ezkongabe batek 4 bonu jaso zituen etxean, 35 urtetik beherako 2 bonu eta familia unitateko 2 bonu, guztira 4 bonu pertsona batentzat. Hiru seme-alaba adingabeko familia batek eta 35 urtetik gorako gurasoek 5 pertsonarentzako 2 bonu baino ez zituzten jaso, eta horrelako adibide gehiago jarri ditzazket. Hori alde batetik, eta, bestetik, 30 €-ko gutxieneko erosketa egitera behartzeak, uste dut denda eta pertsona batzuei ez diela mesede egin.