Boni Oinetakoak

Boni oinetako dendan emakume eta gizonezkoentzat oinetakoetan aukera handia dugu.  Oin sensibleentzat oinetako bereziak ditugu. Etxean ibiltzeko zapatilatan aukera paregabea dugu emakume, gizonezko eta haurrentzat. Itxiak, atzetik irekiak, bai negurako eta bai udarako.

Eta noski, 1896. urtetik, gure denda alpargata fabrika zen garaitik, alpargatak saltzen ditugu. Bai egunerokotasunerako, baita dantzarako ere.

Abarkak ere ba ditugu, larruzkoak eta gomazkoak.

BIZI Errenteria kanpainaren barruan, opari bat egin nahi dizuegu:
60 €ko erosketa egiten duenari alpargata pare bat opari.

Andre Mari, 5
943 524 981
bonioinetakoak@gmail.com