Gaztelu Ostatua

Errenteriako alde zaharrean aurkituko gaituzue, Andra Mari kalearen seigarrenean. Goizeko 8,30tan irekitzen dugu, eguna ongi hasteko gosariak prestatzen, gozo nahiz gazi dastatzeko aukera. Eguerdian eguneko menua eskaintzen dugu, eskaintza zabala eta mimo handiz prestatuta. Larunbatetan gerturatzen bazarete, asteburuko menua izango duzue, eguerdian eta gauean.

Ikatz txingarretan prestatutako haragiak dira gure etxeko berezitasunak, batez ere oilaskoak, eta hauek eramateko ere prestatzen ditugu.

Gure jatetxea eraberritu dugu aurten, giro atsegina eta erosoa, prestatutako janaria eta eskaintzen dugun harretarekin batera toki goxo eta atsegina duzue zuen gosari, bazkari edo afariak ospatzeko.

Andra Mari, 6
943 511 084
haritz@gazteluostatua.com
www.gazteluostatua.eus