Osteopatialeku

Osteopatia funtzionala esku-sendabidea da. Horretarako kontaktu arina erabiltzen dugu, kanpo-indarrak erabili gabe.

Bizitzako edozein fasetan aplika daiteke, bai haurdunaldian bai azken etapan. Gure laguntza eman dezakegu sintomaren bat, minen bat, ondoezen bat, traumatismoren bat agertzen den bakoitzean, baita gure bizi-zikloan ager daitezkeen aldaketa-aldietan ere.

Pertzepzio sotil eta sakon bati esker, gure eskuak ehunen eta gorputz-erritmoen egoeraren azterketa egiteko gai dira. Bai diagnostiko, bai tratamendu osteopatikorako, gorputzaren anatomian eta fisiologian oinarritzen gara. Osteopatiaren helburua da berreskuratzea nahastuta dagoen gorputzaren mugimendu fisiologikoa, eta, era horretan, gorputz-sistemen arteko komunikazioa bultzatzea.

Segundo Ispizua, 6
619 35 42 21
amalabin@gmail.com
www.osteopatialeku.eus